Saskibaloia eta futbola izango dira protagonistak asteburuan

0
321

Eskubaloiak emango dio hasiera asteburuko kirol-jardunaldiei. Gipuzkoako lehen mailan, Mugarri Ingouk, Urola taldearen aurka jokatuko du Zumarragan, zapatu eguerdiko 12:15ean.

Areto futbolean, hirugarren mailan, Mondratek Afantxo P. Alberto Ferreres taldearen aurka jokatuko du. Larunbatean arratsaldeko 16:00etan etxetik kanpo.

Domekan errugbiko senior mailako bi taldeek jokatuko dute. Gizonezkoek, Kanpanzar Arrasate RT Universitario Bilbao Rugby taldearen aurka lehiatuko da zapatu arratsaldeko 16:00etan, Bilbon. Neskek hainbat asteburutan atseden izan ondoren, AGR/ERTk, Gaztedi RT 12 taldearen aurka jokatuko dute, Gasteizen.

Etxean zelairatuko den lehen taldea Mondra izango da. Domeka arratsaldeko 16:30ean jokatuko da Mondra eta Bergararen arteko derbia. Arrasatekoak lidergoa indartzen saiatuko dira.

Azkenik, asteburua osotzeko saskibaloiaren txanda izango da. Mondragon Unibertsitateko emakumeek Universidad Deusto Loiola Indautxu taldearen aurka jokatuko dute Aretxabaletako Ibarran, igandean 18:00etan. Ordu berean, Mondragon Unibertsitateko gizonenen txanda izango da. Costrucciones Gonzalo Crespo pas-Pielagos talderen aurka neurtuko dira etxetik kanpo.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen