Saskibaloia eta eskubaloia izango dira protagonistak asteburuan Arrasaten

0
345

Leintz Arizmendik derbia jokatuko du Bergararen aurka Oñatin.

Argazkiak: MB artxiboa.

Futbolak irekiko du asteburu honetako kirol jardunaldia. Leintz Arimendik derbia jokatuko du Bergararen aurka. Partidua Oñatiko Azkogain futbol zelaian jokatuko da, bihar, larunbata, eguerdiko 12:30ean. Bestalde, Mondrak Lesakara bidaiatzea egokituko zaio. Igandean Beti Gazteren aurka jokatuko du, Mastegi futbol zelaian, arratsaldeko 17:00etan.

Areto futboleko Mondrate taldeak, bere aldetik, Gora taldearen aurka jokatuko du larunbat honetan. Gora taldea azkena da sailkapenean. Arrasateko taldeak Bilboko taldearen aurka jokatuko du arratsaldeko 16:30ean Bizkaiko hiriburuko Abusu kiroldegian.

Mugarri Ingou Arrasate izango da Arrasaten jokatuko duen taldeetako bat. Gainera, Arrasateko taldeak Iturripen jokatuko duen ligako azken partidua izango da, Gipuzkoako eskubaloi liga apirilaren 2ko asteburuan bukatzen baita, eta partidua hori kanpoan jokatuko dute. Partidua, bihar, larunbata, jokatuko da, arratsaldeko 18:00etan, Iturripen Egia Kosko Tabernaren aurka.

Errugbiari dagokionez, Kanpanzar Arrasatek atseden hartuko du asteburu honetan, eta ligako azken partidua apirilaren 2an jokatuko du. Bestalde, ART Arrasate/Eibarrek Bilbon jokatuko du ligako azken partidua. El Fango errugbi zelaian Uni Bilbao izango du aurkari, bihar, larunbata, arratsaldeko 18:00etan.

Saskibaloiak itxiko du kirol jardunaldia. Emakumezkoen lehen mailako Mondragon Unibertsitateak igandean jokatuko du, arratsaldeko 18:00etan, Gernika-Lumoko Maloste kiroldegian Loitek Gernikaren aurka. Ordu erdi geroago, 18:30ean, EBA Ligako gizonezkoen Mondragon Unibertsitateak Santurtziren aurka jokatuko du. Partidua Iturripe kiroldegian jokatuko da, ohi bezala.

Amaitzeko, boleiboleko Arizmendik atseden hartuko du eta Arrasate Pilota Taldeak ez du Uarkapeko partidarik jokatuko asteburu honetan. Partidu bakarra atzo jokatu zuten Bergaran.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen