Saskibaloi talde baterako jokalariak bilatzen dira

0
945

Testua: Ander Yuste.

Saskibaloi talde bat daukagu Arrasate, Aretxabaleta eta inguruko jendearekin eta gustatuko litzaiguke jende berri eta aktiboa aurkitzea. Saskibaloi-partidak jokatzeko whatsapp talde bat dugu noizean behin saskibaloian jokatu nahi duten adin guztietako pertsonekin.

Interesdunen bat balego email bat bidali anderyuste@gmail.com-era, izena eta telefonoa jarrita taldean sartzeko. Errespetua besterik ez da eskatzen. Taldea berriz suspertzea nahi dugu eta kirolaz gozatzea. Guztiok ongi etorriak zarete gure taldera.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen