Janari otarrak dira aurten Xiberoako ikastolei laguntzeko ekimen bakarra

0
393

Izan ere, “beste ekimenak (Maskarada, Pastorala, Musika Eguna eta abar) bertan behera utzi behar izan dira Covid-aren ondorioz” antolakuntzatik ohartarazi dutenez. Gustu ezberdinentzako otarrak online bidez eska ditzakezu jada.

Kartela: Ikaskoli / Goiko argazkia: Ikastola Aldizkaria, artxiboa.

Kontuan hartzekoak dira Ipar Euskal Herrian euskarak ez duela babes ofizialik, Euskararen egoera Xiberoan larria dela eta ondorioz ikastolek berebiziko garrantzia dutela.

2003tik Xiberoko bi ikastolek (Alos 38 haurrekin eta Sohuta 93kin) gabonetako saskiak salgai jartzen dituzte.

“Saskiak erosiz alde batetik ikastolak lagunduko dituzu, baita gure produktuak ezagutzeko aukera eman ere”. Horrenbestez, “zuen laguntza oso beharrezkoa da”. Eskaerak egiteko klikatu hemen Eskaerak abenduaren 1a arte egin daitezke.

Bide honetan, otarren banaketa abenduaren 10-11n egingo da. “Baliteke osasun krisia dela eta, banaketa atzeratu behar izatea. Abisatuko zaituztegu. Zer nahi izanik, dirua itzultzeko ere prest gaude”.

“Aurten 10 gune berri daude aukeran. Xiberoko ekoizpenak dasta, gure ikastolak susta!”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen