Sartei tabernak ateak ireki ditu, Bastida Akademiako formakuntza gune gisa

0
2858

Gosariak, pintxoak, edariak,… eskaintzen dizkie herritar guztiei, eta helburu du Bastida Akademiako ikasleek aurrez ikasitakoak bertan praktikan jartzea.

Establezimendu berria San Andresko Araba hiribidean dago, akademiaren ondoan, eta astelehenean ireki zituen ateak publiko guztiarentzat.

Izan ere, Sarteik zerbitzua ematen du astelehenetik ostiralera goizeko 09:00etatik gaueko 21:00-22:00etara. Honezkero gosariak, pintxoak, edariak,… zerbitzatzen ditu.

Aurrerago, ikasleek ikastaroak egin ahala, menuak ere eskainiko ditu. Gaur arratsaldean inaugurazioa ospatu egin da aldarte onean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen