Sarrerak oraindik eskura daude Arrasate Musikalen 50 urteen kontzertu historikorako

0
526

Kajoi, Aterpe eta Ezkiña tabernan eskuragarri daude, hain zuzen, abenduaren 17an (domeka) EGUERDIKO 13:00etan ospatuko den kontzertu hunkigarrirako. Domekan, eguerdiko 12:00etan irekiko dira Uarkapeko leihatilak geratzen diren sarrerak erosteko. “Animatu zu ere historia horren partaide izaten”.

Argazkiak: Arrasate Musikal.

Musika-eskolaren 50. urteurrena biribiltzeko, Uarkapen kontzertu handia egingo da abenduaren 17an, eguerdiko 13:00etan.

Arrasate Musikaleko ikasle ohi eta irakasle ohi ugarik orkestrarekin joko dute, eta aldi berean 100 musikari inguru aldi berean ariko dira.

Ekitaldi hunkigarria eta historikoa izatea aurreikusten da: “50. Urteurreneko azken ospakizuna izango da eta emozioz betetako momentuak biziko dira”.

Musikariak badabiltza entseguak egiten, publikoak Uarkapen goza dezan. “Animatu zeu ere historia horren partaide izaten”.

Erlazionatutako albistea:

Arrasate Musikaleko Orkestra Sinfonikoak kontzertua eskainiko du 50. urteurrena biribiltzeko

2023ko azaroaren 21ean argitaratutako albistea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen