Ertzaintza eta Udaltzaingoaren neurriak “asteburura arte luzatuko dira”

6
3808

Bi poliziek gaur bilera egin dute Bergarako komisaldegian “elkarren arteko koordinaziorako”, Ertzaintzak azaldu duenez. Arrasatearrei dei egiten die “osasun neurriak errespeta ditzaten eta helburu horrekin instituzioekin kolabora dezaten: udala, Ertzaintza, Udaltzaingoa eta ostalaritzako sektorea”.

Udaltzainek eta Ertzaintzak kontrolak egingo dituzte bihar 18:00etatik aurrera, Maritxu Kajoiren festara jende gehiago joan ez dadin. Kontrol horiek Araba, Gipuzkoa, Nafarroa eta Uribarri hiribideetan zabalduko dira.

Maritxu Kajoi Komisiñua batzordeak joan den astean jakinarazi zuen Maritxu Kajoiren eguneko jai ekitaldi guztiak bertan behera utzi zituela, larrialdi sanitarioa dela eta. Udalak, bere aldetik, erantzukizunerako deiekin bat egin zuen, bihar edozein ospakizun saihesteko.

Udalak ohartarazi du, gainera, Udaltzaingoaren esku-hartzea indartuko dutela, Ertzaintzarekin elkarlanean, eta gogorarazi du tabernak eta botiloiak ixteko ordutegiak kontrolatuko dituztela. Araudiaren arabera, tabernek ezingo dute 00:00etatik aurrera zerbitzatu eta taberna erabat itxita egon beharko da goizaldeko 01:00etan.

Botiloien jarduerari dagokionez, gogorarazi dute debekatuta dagoela horiek egitea, eta, arau horren arabera, 1.200 € arteko isunak ezar daitezkeela.

Polizien arteko “elkar koordinaziorako” gaur goizean bilera egin dute Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren ordezkariek Bergarako komisaldegian.

Ertzaintzak iragarri du kontrol neurriak “asteburura arte luzatuko direla”, baina “batez ere ostiralean” ezarriko dira Covid-19aren aurka:

“Boteiloiak saihesteko, musukoak behar bezala erabiltzeko, segurtasun distantziarako, ostalaritzako ordutegiak eta aforoak, baita udalerriko sarreretan ibilgailuak kontrolatzeko”.

Ertzaintzak arrasatearrei dei egiten die “osasun neurriak errespeta ditzaten eta helburu horrekin instituzioekin kolabora dezaten: udala, Ertzaintza, Udaltzaingoa eta ostalaritzako sektorea”.

6 IRUZKIN

  1. Poliki poliki estatu polizial bat sortzen gabilz, alderdi politiko guztien oniritziarekin. Ea gero honi buelta nola emoten dotsagun…

  2. Non Daude udaltzainak gaur? Erdialdiko hainbat taberna Méndez gainezka mascarilla gabe, Bai bezero era Bai kamarerorenbat, jendea Zutik etaabar. Egin tango bat erdigunetik era behaztatu. Gero parkeetan etaabar akoso poliziala. Zeinda Gure alkatesaren leloa Aurten? Hipocresiarik ez mesedez.

  3. Alkatesa honek erakutsi haundi geraketan jakola kargua , bera eta bere udal-gobernuari. Ze erreza dan argazkixetan ataratzia “ondo ” doiazenian gauzak.

  4. Ez dot uste arazua alkatesana edo Arrasatekoa bakarrik danik. Arazua potoloa da mundu osuen eta herritarren partetik ez dakit hori oso barneratuta daukogun. Eta honek poliziaren erabilera dakar, guk gure borondatez egiten ez dogun hori eurek indarrez egitera behartu diezaguten. Eta hori arriskutsua da oso!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen