Sarrabete taldeak folk erritmo eta doinuak plazaratuko ditu

0
513

Sarrabete taldeak folk erritmoak eskainiko ditu astelehenean Biteriko karpan arratsaldeko 18.00etatik aurrera. Sarrerak Ibai-Arteren webgunean eskuragai egon dira baina denak banatu dira jada.

SarraBete taldekideen buruan bueltaka zebilen proiektu bat da, baina 2020. urtearen hasieran gauzatzen da. Aurtengo pandemiak eragindako geldialdia aprobetxatuz, eta kontzertuak bertan behera geratu zirenez, Pablo Bueno eta Gorka Bravo Barreiro musikariak proiektu hau gauzatzen hasi ziren, euskal folkloreko instrumentu bat berreskuratu ahal izateko, euskal folkaren egungo panoraman oso presentzia txikia zuena: zarrabetea. Baina ez zuten talde didaktiko bat izan nahi, baizik eta soinu berri bat sortu nahi zuten, eta, beraz, errepertorio tradizionalaz gain, sortze berriko errepertorio bat lantzen hasi ziren, soinu garaikideago batekin, iragana eta oraina nahasten zituzten abesti batzuk sortuz. Nahasketa horri osagai bakarra falta zitzaion: Leire Etxezarreta arrasatearra, bere ahots goxoaz eta perkusioaren nagusitasunaz gain, konposaketa propioko kantak ematen dizkiona taldeari. Hortik aurrera, lehen diskoa grabatzen hasiko dira, eta 2020. urtearen amaieran kaleratuko dute. Taldea sortu berria den arren, taldekideak euskal musikagintzan eskarmentu handiko hiru musikari dira:

Leire Etxezarreta: ahotsa eta perkusioa (Arrasate, 1997). Trikitixa eta pandero irakaslea da, eta esperientzia handia du agertokietan, 2015etik “Kepa Junkera eta sorginak” proiektuaren parte baita. Bertan, trikitilariak nazioarteko hainbat biratan eta hainbat lan diskografikotan parte hartu du. Musika, antzerkia eta poesia uztartzen dituen “Andre ta Jabe” proiektuaren parte ere bada, eta bakarkako kontzertuak egiten ditu.

Pablo Bueno: Buzuki (Zaragoza, 1986). Musikako irakasle diplomaduna EHUn, gitarran tituluduna Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan, hainbat eskola eta taldetan musika-tresna hau irakasten eta interpretatzen. Gaur egun, “Capitán Tortuga” eta “Kuttune” eta “Kolme katu” folk taldeetan parte hartzen du, eta Gorka Bravorekin batera aritzen da bertan.

Gorka Bravo Barreiro: Zarrabete (Gasteiz, 1984).
Euskal Herriko Unibertsitatean eta Oviedoko Kontserbatorio Profesionalean irakasle lanetan ere diplomatua, 15 urte baino gehiago eman ditu gaita-taldeak irakasten eta zuzentzen, eta zenbait talderekin (Carlos Nuñez, Kepa Junkera, Xabier Díaz, Oskorri, Luar na Lubre edo Kukai, besteak beste) lan egin du. Maurizia, “EguzkiFole – FOL de Sol” eta “Amiestu” bandak zuzentzeaz gain Horiekin guztiekin hamar disko baino gehiago argitaratu ditu. Gainera, hainbat liburu argitaratu ditu, hala nola “la gaita asturiarra y su didáctica” eta “Galeogekin Bapo”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen