Sari potoloak eta kontzertuak aurtengo Zaldibarko 24H txapelketan

0
960

Testua: Antolakuntza / Argazkiak: MB artxiboa.

Bueltan da Zaldibarko 24 orduko futbito txapelketa. Pandemiaren eraginez bi urtez geldi egon ostean, uztailaren 16an (zapatua) ospatuko da izen handiko txapelketa, Arrasateko Zaldibar Frontoian. Aurten, baina, zenbait berezitasun izango dira egunean zehar. Batetik, sari potoloak banatuko dira talde onenentzako. Bestalde, herriko zein kanpoko artistek eguna musikaz bustiko dute.

Taldeen osaketari dagokionez, kontuan izan behar da bost jokalarik eta atezainak jokatzen dutela, beraz komenigarria da gutxienez 9-10 jokalariko taldeak osatzea. Txapelketa zapatu goizean hasiko da eta egun osoan zehar egongo dira partiduak, finalak gauean jokatzen diren arte.

Taldeen izen-ematea epea zabalik dago jada, eta Arrasateko Osorik tabernan edo @zaldi24ordu Instagram kontuan egin daiteke. Aurten talde bakoitzeko 120€-koa izango da inskripzioa, eta taldearen izena eta arduradun edo kapitainaren kontaktua eman beharko dira uztailaren 11 baino lehen.

Aurtengo berrikuntza nagusietako bat saritan banatuko den dirua da, aurreko urteko sariak hobetuz:

  1. Saria: 1.500€ eta garaikurra
  2. Saria: 700€ eta garaikurra
  3. Saria: 400€ eta garaikurra

Egun osoan zehar herriko eta kanpoko kontzertuak eta beste hainbat sorpresa egongo dira ikusleentzat eta parte-hartzaileentzat, eta aurreko urteetako giro aparta errepikatzea espero da.

Eskerrik asko hau posible egiten duten babesle eta erakunde guztiei.

Animatu, handia izango da!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen