Sari nagusienak Arrasaten geratu dira Giroaren Monte-Estrellako Porran

0
1089

402 apustu egin dira guztira, eta antolakuntzak 11.464 € banatu ditu saritan. Sari banaketa gaur ospatu da Monte tabernan, eta sari gehienak arrasatearrek irabazi dituzte.

Monte eta Estrella tabernek antolatuta, 402 apustu egin dira guztira aurtengo Giroaren Porran. Arrasatearrez gain, aramaioarrek, donostiarrek, azpeitiarrek,… ere apustu egin dute.

Sari banaketa gaur arratsaldean egin da Monte tabernan, giro onean, eta segurtasun neurriak hartuta. Sari gehienak arrasatearrek irabazi dituzte, tartean lehen hiru sari nagusiak. Hona hemen saritu gutiak:

Lehen saria: Lekeitio II (4.824 €)

Bigarren saria: 370-1 (3.015 €)

Hirugarren saria: Bakio 1 (1.507’5 €)

Laugarren saria: Markulete (302’5 €)

Bosgarren saria: Empu-Jon (302’5 €)

Seigarren saria: Gamarrakoak 1 (302’5 €)

Zapigarren saria: Tanqueray (302’5 €)

Zortzigarren saria: Fekir Follame (302’5 €)

Bederatzigarren saria: Iñaki Peñagarikano (302’5 €)

Hamargarren saria: Trinkete (302’5 €)

Porrako antolatzaileek gogora ekarri dute aurten Tourra lehenago hasiko dela, ekainaren 26an, eta ondorioz Porra ere lehenago hasiko da. Monte tabernak txanpan botila bat atera du eta irabazleek ospatzeko baliatu dute. Zorionak saridun guztiei!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen