Sari garrantzitsuenak Arrasaten geratu dira Tourraren Monte-Estrellako Porran

0
1163

Lehen sariak 6.648 € lortu ditu, eta 10 sarituen artean herritar ugari daude. Gaur arratsaldean egin da sari banaketa aldarte onean.

Monte eta Estrella tabernek antolaturik, ehunka apustu egin dira aurtengo Tourraren Arrasateko Porran. Sari banaketa gaur arratsaldean egin da Monte tabernan, giro onean, eta saridun gehienak herritarrak izan dira:

Lehen saria: Gitono (6.648 €)

Bigarren saria: Kaparrak (4.155 €)

Hirugarren saria: Corre-corre que te pillo 2 (2.077’50 €)

Laugarren saria: Kabroiek (415’50 €)

Bosgarren saria: Txirrinka XY (415’50 €)

Seigarren saria: Porreruek 4 (415’50 €)

Zazpigarren saria: Luis (415’50 €)

Zortzigarren saria: Eder Team V (415’50 €)

Bederatzigarren eta hamargarren sariak: Marques de Monistrol (415’50 €) eta Por un puñado de dolares (415’50 €)

Porrako antolatzaileek gogora ekarri dute aurten ere ez dela Espainiako Vueltako Porrarik izango. Gaurko ekitaldira itzulita, zorionak saridun guztiei!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen