Sargoriagatik atzeratutako 80 urtetik gorako pertsonentzako omenaldia ospatu egin da

0
3237

Sanjoanetan egitekoa zen eta gaur egin da Maria Soledad Raigon eta Felix Zubia buru. Abaroako koruaren errezitaldia eta mokadutxoa ere izan dira gorazarrean.

Etxaluze eraikinak hartu du gaur eguerdian gure amona-aitonen aldeko gorazarrea, lagun ugari bertaratuta.

Gorazarreari ekiteko Maider Morras Azpiazu alkateak eskerrak eman dizkie, eta lore sorta bana jaso dute emakume eta gizon zaharrenek, hau da:

Maria Soledad Raigón Panaderok (Montilla, Cordoba, Andaluzia, 1931/09/01) eta Felix Zubia Aranak (Garaiko-Txiki baserria, Udala auzoa, Arrasate, 1931/06/12).

Oparia jaso dute, hurrenez hurren, Ongizatea eta Bizikidetza sailetako zinegotzi Jasone Giraldo Menendezen, eta Aritz Murua Acha zinegotziaren eskutik.

Gero Abaroako koruak errezitaldi bat eskaini du Anton Herrarte Garai zuzendari. Eta ondoren omendu guztiek mokaduarekin, edatekoekin eta konpainiarekin gozatzeko aukera izan dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen