Saretzen eta Baterajotzea lantzen ari dira Debagoieneko Neska* Gaztiak

0
822

Arrasate, Aretxabaleta eta Bergarako kideak elkartu dira Gaztetxean. Urriko Baterajotzea aztergai izan dute eta elkar hobeto ezagutzeko aukera ere izan dute.

Goizean Arrasateko Gaztetxean elkartu dira eta “pankarta egiten aritu gara, batejotzeari begirako pankartak bereziki”.

Ane Uribarren ordezkariak gogoratu duen bezala, baterajotzea Usurbilen izango da urriaren 13, 14 eta 15ean. Nazio mailako topaketaren goiburua ‘Utopiak lehertzeraino’ dugu.

Pankartak egiten aritu dira ondoren kaleetan jartze aldera, eta gaurko topaketa baliatuta, talde argazkia egin dute, gehienbat Aretxabaleta, Bergara eta Arrasatekoak bertaratuta.

Topaketaren helburuetako bat elkar saretzea izan da, eta horretarako baliagarria izan ohi den jarduera bat egin dute: “Eguerdian pote bat hartzen izan gara, elkar hobeto ezagutzeko, elkar saretzeko”.

Gaztetxera itzulita, Zeuk ein zeuk jan bazkaria egin dute eta bazkalostean tertulian izan dira, “baterajotzera begirako gure helburua, erronkak,… aztertuz. Greba feminista ere hizpide izan dugu”.

Jakin denez, greba orokor hau, zaintzako eskubideen aldekoa, azaroaren 30ean gauzatuko da. Gaurko topaketan, jolas batzuk egin ostean, 19:00 aldera poteoari ekingo diote musikadun gurdiarekin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen