Sarek salatu du “kartzelak mendekua gauzatzeko instituzioak direla”

0
762

Sanjoanetako ohiko manifestazioak adierazi du “gure esku dagoela presoak gugandik gertuago egotea. Unai Paroti kondena 11 urte luzatzearen asmoa “ahalik eta gehien sufriaraziz bertan hiltzea” litzateke.

Sarek pandemiaren 2 urteak aipatu ditu, eta ondoren gehitu “eta 4 izango balira? Jasanezina. 8 urte igaroz gero? Itzela. Eta 16 bihurtuz gero? Ikaragarria. Eta 32 izanez gero? Mendeku ikaragarria”.

“Horixe gertatzen ari da euskal preso politikoekin: mendeku hutsa, mendeku gordina, baina oso merkea beraientzat, baina oso garestia presoentzat eta senideentzat”. Testuinguru horretan “espetxeak mendekuak gauzatzeko instituzioak dira”.

Sarek gogora ekarri du 10 urte direla borroka armatua amaitu zela, eta “bihar bertan preso politiko guztiak kalera aterako balituzte”, “gizarteak berdin jarraituko luke aurrera”.

Ildo honetan “presoak kalean egoteak ez du suposatzen arriskurik inorentzat. Legeak betetzea baino ez dugu eskatzen, baina Justizia nagusitu beharrean, mendekua nagusitzen denean, ezarritako zigorra beteta izan, beste zigor batzuk asmatzen dituzte. Hori da Unai Parotekin gertatzen dena”:

“30 urte gutxi izango balira bezala, beste 11 urte gehiago ezarri zizkioten. Ez zaigu bururatzen beste arrazoirik: Unai ahalik eta gehien sufriaraziz bertan hiltzea da. Zelako justizia espainola‚Ķ”.

Sarek animatu du “izugarrizko festak ospatzera, baina horiek amaitzean presoek espetxean jarraituko dute, eta guztion artean ekintzak antolatzen jarraitu beharko dugu presoak gure artera ekartzeko”.

“Estatu espainolaren eta frantsesaren esku daude, baina gure esku dago presoak gugandik gertuago egotea. Izan gaitezen euskal presoak kaleratzeko bidea”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen