Testua: Arrasateko Sare
32 urte egin ditu Unaik espetxean. Erraz esaten da, baina bota begirada atzerantz eta gogoratu zenbat gauza egin ditugun gutariko bakoitzak denbora tarte horretan. Askok eta askok, berriz, ezin hain atzera begiratu, oraindik 32 urtetik urruti samar gaudelako edo gertu egonda ere oraindik ez ditugulako 32 urte horiek bete. 32 urte kartzelan, dispertsaturik eta isolaturik.
1990etik 2020ra. 32 Arrasatearrek gaurko manifestazioarekin bat egiten grabatu duten bideoan ageri bezela,Alemaniako batasunetik, Arrasate musikalen 50.urteurrenera. MCC-ren sorrera eta errementari dantza. Harreman elkartearen sorrera zein txatxilipurdiren jaiotza. Eginen itxiera eta derrigorrezko soldaduzkaren amaiera… Oroimen lausotuan iltzatu zaizkigun gertarera urrunak. Guztiak espetxean ezagutu ditu Unaik. Asko da, larregi da. Mendekuzko politika baten ondorio garbia. EPPK-ko kideei sistematikoki aplikatu zaien espetxe politika baten ondorio.
Zenbat herritar jaio zaizkigun 32 urte horietan. Urtez urteko zerrendak , urtez urteko izen eta izanek erakusten digute garbien 32 urte horien tamaina.
ASKE
Mendeku politikarekin inoiz erabili ez diren zigorrak asmatu dituzue, besteak beste, zigor berdinagatik bi aldiz Unai zigortzea.
Baztertu ezazue behingoz mendekuzko espetxe politika eta aplikatu legedia arrunta. Gaixo larriak askatuz, sakabanaketa eta urrunketarekin amaituz, kartzelan haurrak dituzten gurasoak elkartuz, adinean aurrera doazen presoak etxeratuz eta gradu progresioa aplikatuz.
Preso eta iheslariak askatze bidean, etxeratzeko bidean jartzeko garaia da.
ASKI
Sarek eta Arrasateko eragile eta norbanako ugarik bizi arteko espetxe zigorraren aukako aldarrikapena lau haizetara zabaltzen jarraitzeko beharra dagoela uste dugu. Inor mintzeko asmorik gabe, min guztiak onartuz, noski, baina iskanbila interesatuak sahiestuz, eta aski dela ozen aldarrikatuz. Unairen etxeratzea giza eskubide kontua delako, ez gabiltzalako inolako espetxe onura berezirik eskatzen, legea bete dezaten baizik. Mendekuzko espetxe politikak albo batera utzi eta espetxe legedi arrunta aplikatzea eskatzen dugu soilik, iaz, behin eta berriro berretsi genuen moduan.
Hemen gaude gaur biziarteko espetxe zigor kamuflatua salatzeko eta hemen egongo gara aurrerantzean ere presoek dituzten eskubideak errespetatu arte. Asko gaude hemen, baina gehiago izan gaitezke eta horretarako zuen guztion laguntza behar dugu. Izan zaitezte gure bozgorailu eta zabal ezazue Arrasaten eta Euskal Herri osoan biziarteko espetxe zigorraren aurkako mezua. Bakoitzak bere eremutik egin dezakegun inurri lana beharrezkoa izango da espetxe politikaren aldaketa azkartzeko.
Inurri lan horretan aritu zen Gestoretan,Mexikora bizitzera joan aurretik, duela hilabete batzuk bertan hil zen Gorka Galdos Arrasatearra ere.Gaur bota dituzte bere errautsak Udalaitz inguruetan. Gure partetik besarkada bat Gorkaren lagun, senide eta militantziako kideentzat. Garai haietan hazia erein zenuten kideen bidean jarraitzen dugu gaur, preso eta iheslaririk gabeko herria amesten. Eskerrik asko Gorka, lortuko dugu.
Bukatzeko , ezin dugu ahaztu gaur bertan Bilbon eta Donostian 13/13ko auzipetuei jarritako zigorra salatzeko eta haiei elkartasuna adierazteko manifestazioak egiten ari direla. Guk ere Arrasatetik gure elkartasun osoa bidali nahi diegu 13/13ko auzipetuei, presoen legezko defentsak ezin du inoiz delitu izan.Bukatu dadila behin betikoz mendeku politika.
Bizi arteko espetxe zigorrik ez! Unai etxean nahi dugu! Giza eskubideak, elkarbizitza, konponbidea! Izan etxera elkartzeko bidea!