EHBildu: “Sareren bizikidetzaren aldeko erabakia babesten dugu, eta bere ekitaldietan parte hartzera deitzen dugu”

0
912

Beheko testua: Arrasateko EHBildu.

Arrasateko EHBilduk Sarek bakearen alde eta konfrontazioa ekiditu nahian martxa bertan behera uzteko erabakia babesten du. Hartutako erabakiarekin, giza eskubideen aldarria Euskal Herriko herri guztietara zabaldu eta Arrasaten mobilizazioa deituz, konponbide eta elkarbizitzaren aldeko posizioa erakutsi eta presoen giza eskubideen aldeko aldarria biderkatzen du.

Urte asko dira Arrasaten elkartasun eguna modu baketsuan, istilurik gabe eta jai giroan ospatzen dugula. Aldarrikapen eguna da, elkartasuneguna, presoen eskubideak eta espainiar legea bere horretan aplikatzea eta eszepziozko egoerak eragiten dituzten sufrimendua salatzeko helburua duen eguna. Eta aurten, faxistek eta Eusko Jaurlaritzak kriminalizatu nahi izan dute ongi etorritzat eta omenalditzat izendatuz. Josu Erkorekak Sareko ekitalditik gertu eta faxistek erahildako arrasatearren omenezko monolitoaren parean, Vox elkartzeko baimena emateak eta sortu den zirko mediatikoak gure herrian tentsioa eta urduritasuna sortu dituzte. Bizikidetzaren gainetik faxistei alfonbra gorria jarri diegu, arrisku egoera posible bat sorraraziz.

Horren aurrean Arrasateko alkatearen erantzukizun falta agerian geratu da beste behin ere. Uztailetik egoera honetara iritsi gintezkeela badakien arren ez du afera hau bideratzeko lidergotzarik hartu.

Faxistak Arrasatera etorriko dira baina ez diegu ongi etorririk emango eta giza eskubideen alde lan egiten duen herri bat garela erakutsiko diegu. EHBildutik herritarrak Sarek antolatutako ekitaldietan parte hartzera gonbidatzen eta deitzen ditugu. Arrasaten ekimen hau martxan jartzera eraman zuten arrazoiek bere horretan jarraitzen dutelako: bizi arteko espetxe zigorra amaitzea eta presoen giza eskubideak errespetatzea.

AURRERA BOLIE!!
GORA ARRASATE!!

Erlazionatutako albistea:

Sarek deituta, agerraldi jendetsua eta manifestazioa egingo dira bihar (zapatua)

2021eko irailaren 17an argitaratutako albistea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen