‘Sare sozialen eta bideo jokoen erabilera onuragarria’ hitzaldia

0
278

Udaleko Prebentzio zerbitzuak, 6-12 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako hitzaldia antolatu du, gai honen inguruan hausnartzeko. Izen-ematea zabalik dago.

Beheko testua eta irudia: Udala.

Izan ere, gaur egun etxe gehienetan dago mugikor bat edo tablet bat, eta haurrak geroago eta gazteago hazten dira erabiltzen Internet-a, sare sozialak eta bestelako aplikazio berriak. Sarri eduki digital horiek kontsumitu eta barneratzen dituzte, gaitasun barik era kritiko batean baloratzeko.

Hori dela eta, hitzaldian, besteak beste, landuko dira Internetaren ezaugarriak eta arrisku faktoreak, sare sozialak eta bideo jokoak haurrengan duten eragina, limiteak ezartzeko estrategiak eta testuinguru digitalean ematen diren egoeretan emozioak era egokian kudeatzea.

Hitzaldi bera euskaraz eta gaztelaniaz egingo da, abenduaren 2an gaztelaniaz eta abenduaren 3an euskaraz.

Izena ematea azaroaren 30era arte; sakatu hemen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen