Beheko testua eta kartela: AHM.
Garaiak aldatu diren arren, larunbatean ere faxista horien oinordekoak Arrasatera etorriko dira eraikitzen ari garen bizikidetza oztopatzera.
Honakoa ez da kasu isolatu bat, azkenaldian eraso faxista ugari ikusten ari gara Euskal Herrian: eraso homofoboak, matxistak, arrazistak, transen eskubideen aurkakoak, euskararen aurkakoak, gazteen aurkakoak…
Arrasaten gure eskubideen alde borrokatzen duen herri bat dagoela aldarrikatzeko, larunbatean LKRTSN martxa indartu eta domekan hurrengo mobilizaziora deitzen zaituztegu:
- Irailak 19, domeka
- 13:00etan
- Arizmendiarrieta Plaza
GORA ARRASATE! FAXISTAK KANPORA!