Salamancan, Kantabrian, Urkulun, Tenerifen, Musakolan eta Zamoran egindako argazkiak aurkeztu dituzte. Zu ere garaiz zabiltz lehiaketan parte hartzeko.
Sara Pedrosa Rodriguezen argazkiak:


Igor Olmedo Riberaren argazkia:

Yesica Garciaren argazkiak:



Zuk ere txapelketan parte har dezakezu, argazki bat, bi edo hiru mondraberri@gmail.com helbidera bidaliz. Emailean ondoko datuak jarri behar dira:
- Argazki egilearen izen-abizenak
- Argazkiak erakusten duen lekuaren izena
- Esperientzia horri buruzko komentario bat
Argazkiaren gaia edozein izan daiteke, eta irudiak argitara emango ditugu egunkari digital honetan. Irudiak aurkezteko azken eguna irailaren 15a izango da.
Epaimahaia argazkilaritzan adituak diren pertsonak osatuko dute. Saria bi pertsonendako afari goxo bat izango da, Udala auzoko Larrinetxe jatetxean.