Santamas Txapelketako finalak domekan jokatuko dira, sarrera doan

0
333

Datorren igandean, hilak 18, goizeko 11:00etan, Santamas Txapelketako finalak jokatuko dira Musakola kiroldegian.

Txapelketa azaroaren 12ko asteburuan hasi zen, 24 lagunek tenisean izena emanda, 10 squashean eta 32 bikote padelean.

Txapelketako partidak hilabete pasatxoan jokatu ondoren, finalak honakoak izango dira:

Tenisa (banakakoa)

  • Aitor Magallanes vs. Jon Orbegozo

Padela (bikoteka)

  • Jorge Aranes eta Patxi Vallejos vs. Juan Luis Etxaniz eta Oscar Luquin

Squasha

  • Txapelketa osoa asteburu honetan jokatuko da

AKE elkarteak adierazi dute “jende guztia animatzen dugula igande goizean partida hauetaz zuzenean gozatzera Arrasateko kiroldegian”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen