Arrasate Atletiko Taldeak antolatuta, Koadrilen Arteko Kroseko izen-ematea zabalik dago. Aurtengo nobedadeetako bat da ‘Zure irrifarra nire indarra’ elkarteko lagunek ere parte hartuko dutela.
Goiko argazkia: TUlankide / Kartela: Arrasate Atletiko Taldea.
Arrasate Atletiko Taldeak antolatuta, abenduaren 17an, larunbata, Koadrilen Arteko XLIV. Santamas Krosa – XIX. Enrike Kabiketaren Oroimenezkoa ospatuko dira.
Proba honetan parte hartu ahalko dute gura duten 16 urtetik gorako atleta guztiek. Koadrilen arteko lasterketak eskualde izaera izango du, eta Debagoieneko koadrilek soilik saria lortu ahalko dute.
Izen-emateak taldearen webgunean egin behar dira arrasateatletiko.com abenduaren 1etik 15era, eta lasterketaren egunean Biteri plazan.
Dortsalak Biterin jasoko dira, izen-ematea ordaindu ostean.
Lasterketa arratsaldeko 17:30ean hasiko da, eta hori baino lehen, maila gazteagoen probak jokatuko dira. Neskatila-mutikoek norbanako bezala parte hartuko dute, eta lasterketek tokiko izaera izango dute.
KOADRILEN ARTEKO PROBAREN ARAUDIA:
1.- Koadrilen sailkapenari dagokionez, koadrila bakoitzeko lehen lau sailkatuek puntuatuko dute. Puntuazio horiek gehituko dira, proba berean bakarkako, emakumezko atletak parte hartuta ere.
2.- Koadrilen, gizonezkoen, emakumezkoen eta mistoen sailkapenak egongo dira. Puntuatuko dute koadrila bakoitzeko lehen lau sailkatuek gizonezkoetan eta emakumezkoetan. Koadrila mistoen sailkapenean puntuatuko dute koadrilako lehen bi gizonezkoak eta lehen bi emakumezkoak.
3.- Probako koadrila txapelduna izango da, lehen lau postuen gehiketan, puntuazio gutxien lortuko duen koadrila.
4.- Bi koadrila edo gehiagok sailkapenean berdinduko balute, kontuan hartuko da berdindutako koadrila bakoitzeko laugarren sailkatutako sailkapenik onena.
5.- Koadrilen arteko proba honetan soilik parte hartu ahalko dute 16 urtetik gorakoek, eta saria lortu ahalko dute soilik Debagoieneko koadrilek.
6.- Izen-ematearen prezioa 10 eurokoa da.
7.- Irteera eta helmuga Garibai etorbidean.
8.- Ondokoak dira emango diren sariak:
BANAKAKO SARIAK:
- Probako irabazleari saria
- Lehen emakumezko sailkatuari saria
KOADRILAKAKO SARIAK:
- Gizonezkoen, emakumezkoen eta mistoen 1. koadrilak: Bildotsa bana
- Gizonezkoen, emakumezkoen eta mistoen 2. koadrilak: Lau untxi koadrila bakoitzari.
- Gizonezkoen, emakumezkoen eta mistoen 3. koadrilak: Bost oilasko koadrila bakoitzari.
9.- Sari banaketa Biterin izango da 18:30ean
IBILBIDEA:
Itzuli txiki bat eta bi itzuli handi, 6 kilometro egiteko.
Itzuli txikia (soilik behin, irteeran)
- Irteera: Garibai etorbidea (parkingeko irteeran)
- Garibai etorbidea
- Garibai etorbidea (atarietako zenbakien goranzko norabidean, bidegorritik)
- Maalako biribila
- Gipuzkoa etorbidea
- Elmako biribila (360 graduko buelta)
- Gipuzkoa etorbidea
- Maalako biribila (atletek ez dute biribila ukituko, igoko dira ibilgailuen irteeratik)
- Garibai etorbidea (eskumara biratu, atarien zenbakien beheranzko norabidean)
- Garibai etorbidea (irteera-helmuga)
Itzuli luzea (bi buelta)
- Garibai etorbidea
- Garibai etorbidea Iturbide, 360 graduko buelta
- Garibai etorbidea (bidegorritik)
- Maalako biribila
- Gipuzkoa etorbidea
- Elmako biribila
- Gipuzkoa etorbidea
- Maalako biribila
- Maalako errebala (atarien zenbakien beheranzko norabidean)
- Portaloia
- Seber Altube
- Olarte
- Arbolapeta (360 graduko bira)
- Olarte
- Seber Altube
- Portaloi
- Erdiko kale
- Arrasate pasealekua
- Zerkaosteta
- Biteri plaza
- Biteri plaza 6
- Maalako errebala (eskumara biratu, atarien zenbakien goranzko norabidean)
- Maalako biribila (atletek ez dute biribila ukituko, igoko dira ibilgailuen irteeratik)
- Garibai etorbidea – helmuga
GAZTEENEN PROBAK:
- 13-14 urteko neska-mutilek, arratsaldeko 16:15ean, 800 metroko lasterketa
- 11-12 urteko neska-mutilek, arratsaldeko 16:25ean, 600 metroko lasterketa
- 10 urteko neskatila-mutikoek, arratsaldeko 16:35ean, 400 metroko lasterketa
- 9 urteko neskatila-mutikoek, arratsaldeko 16:45ean, 400 metroko lasterketa
- 8 urteko neskatila-mutikoek, arratsaldeko 16:55ean, 200 metroko lasterketa
- 7 urteko neskatila-mutikoek, arratsaldeko 17:05ean, 200 metroko lasterketa
- 5-6 urteko neskatila-mutikoek, arratsaldeko 17:15ean, 100 metroko lasterketa
Koadrilen arteko proba, arratsaldeko 17:30ean, 6 kilometro
