Salgai jarri ahalko dira “behar ez dituzun eta egoera onean dauden” objektuak, eta “arrasatear guztiek parte hartu” ahalko dute. Azokan mahaia ipintzeko, aurrez Antolakuntzarekin harremanetan jarri behar da. Merkatua azaroaren 28an izango da, gaztain erreak doan eta Rock My Soul taldea zuzenean.
Irudia: Santamañako Jai batzordea / Argazkia: MB artxiboa.
Santamaña auzoaren bizitasuna pizteko antolatu du bertako Jai batzordeak merkatua, bigarren urtez jarraian.
Merkatua Agerre plazan izango da zabalik goizeko 10:00etatik arratsaldeko 16:00etara, hain zuzen, bigarren eskuko produktuak eta artisautza salerosteko.
Azokan saltzaile bezala parte hartzeko “mahai bat erreserbatu” behar da, eta horretarako bidali email bat santamarinajaibatzordea@gmail.com helbidera. “Arrasatear guztiek parte hartu dezakete”.
Azokaz gain, arratsaldeko 17:30ean gaztain erreak doan banatuko dira eta 18:00etan Rock My Soul taldearen emanaldia izango da.
Talde gasteiztarrak Soul eta Rhythm and Blues estiloen abesti klasikoen rock bertsioak eskaintzen ditu. Egitaraua aurrera eramateko Arrasateko Udalak ere parte hartzen du.





