Aste hau amaitzeko eta Santa Zezilia, musikarien zaindaria, omentzeko kaleetako giroa herriko musikaz bete zen atzo. 17:30etik aurrera, Gazte Taldeak kalejira txiki bat egin du alde zaharreko hainbat tokitan, eta 19:00etan Arrasate musikaleko gaiteroak izan ziren herriko merkataritza girotzeko: “Tokiko merkataritzaren alde egiten dugulako, eta bizirik mantentzeko modurik onena gure kulturarekin lankidetzan aritzea dela uste dugulako, erosketa-esperientzia aberasgarria izan dadin. Horregatik elkartu dira Ibai-Arte eta Arrasate musikala, gure ingurunea, ingurumena eta kultura zaintzeko. Azken finean, mezu hori helarazi nahi dugu Black Arrasaterekin”.
“Arrasateko kaleak girotu zituzten eguraldi txarrari uko eginez.Santa Zezili omenez atera ziren kalera bi talde hauek”.