Irudiak: Udala – Asmatu SL.

Udalak onartua du obrak exekutzatzeko aurrekontua 2.651.155,67 eurokoa izatea, BEZ barne. Obrak egiteko epea “18 hilabetekoa” izango da.

Udalak orain gutxi obrak egiteko lizitazioa ireki du, eta beraz, obrak egiteko ahalmena eta interesa dituzten enpresek euren proposamenak aurkez diezaizkiotekete jada Udalari.

Udalak zehaztu izan duenez, “mantenu kontratuaren iraupena 3 urtekoa izango da, zenbatzen hasita obrak hartzen diren egunaren hurrengo egun baliodunetik. Hala ere, Udalak uko egin diezaioke mantenu zerbitzu honi lehen eta bigarren urtearen amaieran”.

Horiek obren exekuzioari dagokionez. Obren zuzendaritzari dagokionez, Udalak orain gutxi zerbitzuaren lizitazioa ere ireki du, 81.070 euroko aurrekontua onartuta, BEZ barne.
Aipatu behar da Udalak herritarrentzako parte-hartze prozesu bat ireki zuela (egokien iruditzen zitzaien proposamena aurkera zezaten), eta esteka honetako albisteko bi irudiak prozesu horri dagozkiola.
1/Proiektu hau paperean, planoetan oso polita geratzen da, baina igogailu honek auzo honetako irisgarritasun-arazoak konponduko ditu?
2/Igogailu honek betetzen duena, garraio publikoko zerbitzu on batek egin lezake?
3/Auzora iritsi ondoren, atari bakoitzeko eskailerak geratzen dira. Beraz, berriro lehenengo galderara joan gaitezke …
Lehengo argazkiak ikusten dena da, pipikaneko zati bat kenduko digutela. Udalak ez al du ikusten toki txiki bat egin zigutela txakurrak egoteko? Baño okerrena da igogailua egiteko oraindikan zati bat kenduko digutela. Gero arazoak egongo dira tokirik gabe gelditzen garenean eta txakurrak kanpoan jolasten asten direnean
Udal honen aldetik beste obra faraoniko bat. Porlan gehiagorik EZ!!
Ze obsesiñua daukotzun porlanakin. Akaso zure etxia zerekin dau Inda? Gominolaz?
Ereño, faltan botatzen zintudan zu eta zure zentzuzko argudioak.
Mamia ez da zerezkoa eginda dagoen, baizik eta proiektu bakoitzak alternatiba duen ala ez, eta arazoak konpontzen edo sortzen dituen ala ez.
Bakoitzok daukagu gure obsesiñua, zeurea zein da? ezkerreko ideiak, ikuspuntuak, politika …?
Encinas jauna,
Ez dakit zu non bizi zaren, baina igogailua jarri duten beste auzoetako bizilagunak oso gustura gaude egiten digun zerbitzuarekin. Gero, egia da, etxeraino guk igo behar dugula, baina zuk diozun garraio publiko eraginkor horrek etxeko sarreran utziko gintuzke ala?
Batzuetan arerio politikoak asmatzen duela onartu beharra dago.
Tximino jauna, ni Arrasaten bizi naiz, niri bost axola zu non bizi zaren, baina oso nabarmena da ez dituzula ezagutzen Santa Teresa eta Donestebe Portuko kaleak, nik ez dut hitz egiten eraikinen eskailerak, baizik eta eraikinetara ailegatzeko.
Zergatik ez zara joaten kale hauetara irisgarritaasun-arazoak ikusteko?
Adinekoei buruz ari naiz, haurren gurdiak erabiltzen dituztenei buruz, gurpil-aulkiak behar dituztenei buruz.
Ni 30 urtez bizi izan naiz Altamiran, bi igogailu erabili ondoren 100 eskailerak geratzen dira gehi eraikinarenak, beraz badakit zertaz ari naizen.
Batzuetan proiektuak oso zuzenak dira, baina beste batzuetan ez.
Lehenengoari helduko diot. Ezinezkoa da norberaren ataraino ailegatzea, baina igogailuek bide hori dexente errazten dute. Ez dut Santa Teresa inguru hori asko ezagutzen, baina Arrasateko igogailuak jarri dituzten lekuetako herritarrak ezagutzen ditut eta eskerturik daude.
Inoiz ez dut esan igogailuak erabilgarriak ez direnik, gogoarazi nahi dut laurogeiko hamarkadaren bukaeran EMK-k eskatu zuen igogailuak egitea Ferialetik J. L. Iñarra kaleraino, eta eskaileretan andre bat aurkitu arte gure eskaera ez zuten serio hartu.
Nik esaten dudana da auzo batzuek dituzten irisgarritasun-arazoak aztertu behar direla, eta arazo horiek konpontzen saiatu behar ditugula, marketinean eta hauteskunde-propaganda jarraituan pentsatu gabe, herritarrei lehentasuna emanez. Baina horretarako gure herria, (AUZOAK BARNE) ezagutu behar dugu.