Santa Teresako eta Doneztebe Portuko elkarteak 550 kilo elikagai bildu ditu auzoan beharra duten familientzat

0
834

Argazkia: Elkartea.

Santa Teresa eta Doneztebe Portuko Elkartea elikagaiak biltzen aritu da azken 15 egunetan. Guztira 550 kilo elikagai bildu dira, eta, printzipioz, auzoan beharra duten familien artean banatuko dira. Banaketaren ostean elikagaiak soberan egongo badira, Arrasateko elikagaien bankuari emango zaizkio.

Laguntza hau jaso nahi duten familia guztiak elkartearekin harremanetan jarri ahal izango dira 644 74 50 18 telefono zenbakira deituz. “Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie elikagaiak eman dituzten herritar guztiei, eta behar duten familiak gurekin harremanetan jartzera animatu nahi ditu”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen