Santa Teresako bizilagunek institutuko aparkaleku hutsak erabiltzeko eskatu dute

0
2309

Santa Teresa auzoko bizilagun batek auzoko aparkaleku faltaren inguruko kexa helarazi du, eta institutuko hainbat aparkaleku egunero hutsik egoten direla salatu du. Bere esanetan, ikastetxeak 12 eta 14 aparkaleku artean ditu, baina plaza horiek ez dira erabiltzen.

Bizilagunaren arabera, egoera horrek are gehiago zailtzen du auzoan aparkatzea. “Aparkatzeko leku gutxi badago, eta plaza batzuk erabilgarri egon arren erabiltzen ez badira, arazoa areagotu egiten da”, adierazi du.

Kexa helarazi duen herritarrak azaldu duenez, auzoko bizilagunek sarritan “modu txarrean” aparkatu behar izaten dute, inguruan dagoen aparkaleku eskasiaren ondorioz. Hori dela eta, institutuko plaza huts horiei erabileraren bat emateko aukera aztertzeko eskatu du.

Bizilagunak nabarmendu duenez, berea ez litzateke auzoko bizilagun bakarraren kezka izango, eta Santa Teresako beste hainbat herritarrek ere antzeko arazoa bizi dutela adierazi du. Bere helburua, azaldu duenez, egoera ikusaraztea eta aparkaleku faltari irtenbideak bilatzeko eztabaida zabaltzea da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen