Santa Teresa kaleko bizilagunek janaria eta gutunak eraman dituzte Ospitalera

0
2575

Covid-19k eragindako osasun krisiak aurrera egin ahala, gehiago dira Arrasateko ospitaleko langileei esker ona adierazi nahi dieten herritarrak. Gaur, Santa Teresa kaleko bizilagunek janari-poltsa eta haurrek idatzitako eskutitz ugari eraman dituzte ospitalera, osasun-zerbitzuetarako: “Zerbait eman behar genuela konturatu ginen”, azaldu dute,”badakigu ez dela asko, baina gutxienez egunero gogoratzen garela haietaz jakiteko balioko du”.

Erizainek, segurtasun arduradunek eta Ospitaleko gainerako langileek ere ez dute harrerara jaisteko aukera pasatu nahi izan, bizilagunei egindako ahalegina eskertzeko: “Asko harritu gaitu, eta pozgarria izan da. Ospitale osoan banatuko ditugu gutunak, irakurri ahal izan ditzaten. Jende askori ilusio handia egingo dio”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen