Santa Teresa eta Doneztebe Portuko auzo elkarteko kideek elkartearen 2. urteurrena ospatu dute

0
1127

Larunbaterako jai egitarau zabala antolatu dute.

Atzo bi urte bete ziren Santa Teresa eta Doneztebe Portuko Auzo Elkartea sortu zenetik eta elkarteko kideak bere lokalean bildu ziren ospatzeko. Goizeko 10:00etan elkarteko banderaren igoera egin dute lokalean. Leire Arregi bazkide eta bizilagunak diseinatu du bandera. Arratsaldean berriz, Israel Diaz Izquierdo argazki segoviarraren erakusketa inauguratu da eta jarraian lunch bat izan da bazkide guztientzat.

Baina ez da izango egingo duten ospakizun bakarra, larunbaterako, uztailak 9, egitarau zabala prestatu baitute. Jai-egitaraua goizeko 10:00etan irekiko da trikitixa-kalejira batekin. Goizean zehar haur lasterketak eta patata tortilla txapelketa ere egingo dira.


Goizeko 12:00etan txosna irekiko da Santa Teresa Ikastolako patioan, eta parrillada herrikoia ere egingo da bertan. Jakina, urtemugako pregoia ez da faltako, baina azken unera arte ez da pregoilaria ezagutuko.

Arratsaldean, haurrentzako jolasak eta ur-globoen gerra izango dira. Gainera bingoa ere jokatuko da. Egunari amaiera emateko Patxi Luque gitarra-joleak kontzertua eskainiko du mikro irekiarekin.

EGITARAUA
UZTAILAK 9, LARUNBATA
10:00 DIANA TRIKITIXEKIN

11:00 HAURRENTZAKO LASTERKETAK: Doneztebe Portuko kalean, haur lasterketak (15 urte arte)
Amaieran, sari-banaketa elkartearen lokalean.

12:00 Santa Teresa Ikastolako patioan, TXOSNA IREKITZEA

Ordu horretara arte entregatuko dira tortillak egiteko osagaiak.

2. PATATA TORTILLA TXAPELKETA.

ALDEZ AURREKO IZEN-EMATEA HILAREN 8RA ARTE, ANTOLATZAILEEK OINARRIZKO OSAGAIAK JARRIKO DITUZTE: ARRAUTZAK ETA PATATAK. IZENA EMATEKO, JOAN ASTELEHEN, ASTEARTE, ASTEAZKEN EDO OSTIRALETAN 19:00ETATIK 20:00ETARA.
SARIAK:


SOCI@S TORTILLA ONENAREN IRABAZLEA: PLAKA ETA 50 EURO
TORTILLA OROKOR ONENAREN IRABAZLEA: PLAKA ETA 50 EURO

13:00 URTEURRENAREN PREGOIA

Pregoilaria nor den jakin nahi baduzue, ikastolako patioan egon beharko duzue ordu horretan.

14:00 PATATA TORTILLA LEHIAKETAREN SARI BANAKETA

14:00 PARRILLADA HERRIKOIA

Auzoko maisu parrilleroek prestatutako parrillada
Parrilladarako tiketak, Elkartean, hilaren 7ra arte, 19:00etatik 20:30era.

Prezioa:

HELDUEN MENUA 10 EURO BAZKIDEAK
12 EURO BAZKIDE EZ DIRENAK
* Garagardo edo freskagarri 1, barne
HAURRENTZAKO MENUA (12 URTERA ARTE)
5 EURO BAZKIDEAK
6 EURO EZ BAZKIDEAK
* 1 freskagarria barne

BAZKARIAN, HAINBAT ZOZKETA.

17:00 NOLA EZ. BINGO!!!!
Ondoren, HAUR JOKOAK, UR-GLOBOEN GERRA barne

21:00 Herri-eskariz PATXI LUQUEREN KONTZERTUA

Mikro IREKIA kantatzera igo zaitezten (antolakundea ez da erantzule egiten euria egiten badu gero)

Egun osoan zehar zapi eta kamiseten salmenta txosnan

GUZTIOK PARTE HARTZERA ANIMATZEN ZAITUZTEGU

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen