Santa Teresa eta Doneztebe Portuko Auzo Elkartearen 1. urteurrenari hasiera eman dio Iñigo Almandozek

0
771

Santa Teresa eta Doneztebe Portuko Auzo Elkartearen lehen urteurrena ospatzeko, kultur egitaraua antolatu dute asteburu honetarako. Lehen ekitaldia atzo arratsaldean izan zen Santa Teresako ikastolako patioan. Iñigo Almandozek magia ikuskizuna eskaini du.

Arrasateko Trikitixa Eskolako ikasleek kalejira egin dute Doneztebe Portuko San Esteban eta Santa Teresatik. Ondoren, goizeko 1100etan, aire zabaleko marrazki eta pintura lehiaketa hasiko da. Arratsaldeko 19:00etan Patxi Luquek kontzertua eskainiko du Santa Teresako ikastolako patioan. Kontzertura bertaratzen direnek Antzuolako gitarristarekin abesteko aukera izango dute. Amaitzeko, igandean arratsaldeko 16:00etan haur eta helduentzako jolasak izango dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen