Santa Teresa eta Doneztebe Portuko Auzo Elkartearen bigarren urteurrena ospatzeko, kultur egitaraua jarri dute martxan asteburu honetan.
Arratsaldean, haurrentzako jolasak eta ur-globoen gerra izan dira. Gainera bingoa ere jokatu da: “Gure asmoa pandemiaren garaian elkartearen hasierak gogoraraztea da” Egunari amaiera emateko Patxi Luque gitarra-joleak kontzertua eskaini du mikro irekiarekin. Iaz ere egon zen elkartearen urteurrenean, eta aurten ere errepikatu du, “bazkideak horrela eskatu dutelako”.





















