Santa Teresa-Agerreko igogailuak eraikitzeko lanak apirilean hasiko dira 2,2 milioi euroko inbertsioarekin

0
368

Udalak aurkeztutako hiru aukeren artean, herritarrek Elkano, Galizia eta Santa Teresa kaleetako 3 igogailu eta 4 pasabide hartzen dituen proiektua aukeratu zuten.

Testua: Arrasateko Udala.

Argi berdea Santa Teresa-Agerre mugikortasun bertikaleko proiektuari. Lanak apirilean hasiko dira. Udalak lehiaketa publiko bidez esleitu berri dio obra Altuna y Uria SAri, 2.214.602,74 eurotan, BEZa barne. Guztira 5 enpresa aurkeztu dira lehiaketara. Obra-zuzendaritza 62.667,11 euroan (BEZa barne) esleitu zaio Asmatu S.L. ingeniaritzari. Udalak 2022an egingo duen inbertsiorik garrantzitsuena da.

Auzoaren mugikortasun bertikaleko proiektuaren definizioa modu parte-hartzailean egin da bizilagunekin. Parte-hartze prozesu batean Udalak aurkeztutako hiru aukeren artean, Elkano, Galizia eta Santa Teresa kaleetako 3 igogailu eta 4 pasabide hartzen dituen proiektuaren alde egin zuten auzotarrek.

Proiektuak igogailuen irudi bateratua proposatzen du, hiri-mugarri horien artean harreman bisuala ezarri ahal izateko, oinezkoentzako ibilbideetan lortu nahi diren konexioak sorraraziz.

Udaletik adierazi dutenez, “herri atseginagoa, erosoagoa eta irisgarriagoa eskaintzeko lanean ari gara. Ekobulebarraren birmoldaketa guztia, Erguingo igogailuak, ibilgailu motordunen abiadura mugatzea, TAO sistema, eta orain Santa Marinako igogailuak. Herritarrekin batera landutako proiektu horiek guztiak Udal Gobernuaren ildo estrategiko nagusietako bati erantzuten diote: Arrasate oinezkoentzako udalerri atseginagoa, seguruagoa eta irisgarriagoa bihurtzea. Era berean, berdeagoa ere bai; izan ere, igogailuen erabilerak eta horiek mugikortasunerako eskaintzen duten erraztasunak autoaren erabilera murriztuko dute, eta, ondorioz, berotegi-gasen isurketa minimizatuko dugu”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen