Santa Teresa-Agerre auzoko irisgarritasuna hobetzeko hiru aukera aurkeztu dira

0
862
  • Udalak partaidetza-prozesu bat jarriko du abian asteazken honetatik, maiatzaren 26tik, aurrera, auzoko irisgarritasuna bermatzeko 3 alternatibekin. Toki Argin eta udalaren webgunean izango dira ikusgai ekainaren 17ra arte.
  • Proiektua 2021eko bigarren seihilekoan egingo da, eta obrak 2022an hastea aurreikusten du Udalak.

Udala mugikortasun bertikaleko sistema publiko bat ezartzeko proiektu teknikoa prestatzen ari da. Kokalekuak, fluxuak eta proposamenen irismena aztertu ondoren, Udalak Santa Marina auzoko bizilagunekin batera aztertu eta definitu nahi du igogailuen ezarpena.


Horretarako, parte-hartze prozesu bat jarriko du abian asteazken honetatik, maiatzaren 26tik, aurrera, eta igogailuak jartzeko 3 aukera eskainiko ditu, auzotarren iritzia jasotzeko:

  • 1. aukera: 2 igogailu (Galizia eta Santa Teresa kaleak) eta 4 pasabide.
  • 2. aukera: 3 igogailu (Gernika, Galizia eta Santa Teresa kaleak) eta 4 pasabide.
  • 3. aukera: 3 igogailu (Elkano, Galizia eta Santa Teresa kaleak) eta 4 pasabide.

Proposamenak igogailuen irudi bateratua proposatzen du, hiri-mugarri horien ar

tean ikusizko harremanak ezarri ahal izateko, oinezkoentzako ibilbideetan egin nahi diren loturak sortuz.


Igogailuek kokaleku desberdinetan duten posizioak noranzko argia du: ezponden oinetan daude, eta, beraz, sarbidearen aurrealdea behe-kotetatik igogailuaren fatxada begiratoki bihurtzen da; lehorreratzeetan (goiko kotak), berriz, ikusmira mugatua dute.


Hiru aukerak Toki Argin eta www.arrasate.eus webgunean izango dira ikusgai ekainaren 17ra arte. Halaber, Toki Argin, auzoko bizilagunek beren iritzia emateko eta horretarako jarriko den hautestontzian uzteko aukera izango dute.


ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen