Santa Marina kaleko plazaren eraberritzea burutzeko ia 70.000 eurotako diru-laguntza bideratu du Udalak

0
781

Bizilagunen jabetzakoa da eremua, baina erabilera publikoa du. Udalak, honela, parte hartu du komunitateak eraikinetako erdisotoan dauden garaje-lokalen estalkia, erabilera publikoko zortasunarekin, konpontzeko eta iragazgaizteko egin dituzten obren kostuetan. Egindako inbertsioa 68.363 eurokoa da, BEZ gabe.

Testua: Arrasateko Udala. Argazkia: Artxiboa.

Santa Marina kaleko plazaren eraberritzea burutzeko Udalak diru-laguntza eman die bertako jabekideen-erkidegoei. Bizilagunen jabetzakoa da eremua, baina erabilera publikoa du. Udalak, honela, parte hartu du komunitateak eraikinetako erdisotoan dauden garaje-lokalen estalkia, erabilera publikoko zortasunarekin, konpontzeko eta iragazgaizteko egin dituzten obren kostuetan. Egindako inbertsioa 68.363 eurokoa da, BEZ gabe.

Udalak diru-laguntza lerro bat du Grupo Mentun burututako jarduketa motak egiteko. “Askotan, Santa Marinako auzotarren egindakoak bezalako jarduketak egitea planteatzen da, eta, horietan, beharrezkoa da lurgaineko erabilera publikoko zortasuna duten azpieraikitako orube pribatuetan dagoen urbanizazioa birjartzeko obra batzuk egitea, eta horien erantzukizuna orube horien jabeena baino ez da. Hala ere, Udalak laguntza lerro bat ireki du mota horretako lanak egiteko” zehaztu dute udal arduradunek. “Laguntza honen arrazoia da urbanizazioaren bizitza erabilgarria askoz handiagoa dela urbanizazioaren azpian dauden elementuena baino. Alderdi horren ondorioz, ondare publiko urbanizatuaren balio-galtzea erritmo ezberdinean burutzen da”.

Udalak erabaki du diru-ekarpena egitea birjartze-obran, kasu bakoitzean zenbateko finko baten bidez. Zenbateko hori prozedura objektibo, argi eta zehatz baten bidez zehazten da. Metodologia horrek, bestalde, honako hauek ebaluatzen ditu: partaidetza-ehunekoa (aurreko urbanizazioak jasandako balio-galeraren eta balio-bizitzaren ondorioz), urbanizazio-kostu unitarioa (edo berrirako birjarpen-balioa) eta urbanizatu beharreko azalera. Zenbait aldagai aztertzen dira (urbanizazioaren tipologia, adina, erabilera-intentsitatea, gainkarga onargarria, perimetro-babesen beharra, obra-kostuak, KPIa, azalera), Udalak erreferentziako obra osoa ordaintzeko parte hartu beharko lukeen diru-kopurua zehazteko.

Diru-laguntza honen bitartez, Udalak helburu du Arrasateko herritarren bizi kalitatea hobetzea, beharrezkoak eta kalitatezkoak diren azpiegiturak eskaintzea bermatuz, bai eremu publikoan, baina kasu honetan zehazki, erabilera publikoa duen eremu pribatuaren zaintza sustatuz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen