Santa Marina botika, Nua, zozketako 10 partaide,… saritu ditu Gabonetako Erakusleiho Lehiaketak

0
1182

Bigarren saria Altuna lurrindegiarentzat izan da, hirugarrena Amaia Albes moda akademiarentzat, laugarrena Belun estudioarentzat, herritarren saria Nua estetika zentroarentzat eta haur eta gazteen saria Kids & Us Akademiarentzat.

Gainera, epaimahaiak aipamen berezia egin die Elena jantzi dendari, Toñi ile-apaindegiari eta Gare loradendari. Halaber, epaimahaiak ondoko deialdia egin du:

“Hurrengo urtean deialdi berezia egin diegu beste establezimendu askori. Izan ere, badira hainbat erakusleiho, lehiaketan izena eman duten arren, saria mereziko luketenak”.

Lehen saria: Santa Marina farmazia (plaka eta 600 €)

Bigarren saria: Altuna lurrindegia (plaka eta 400 €)

Hirugarren saria: Amaia Albes moda akademia (plaka eta 300 €)

Laugarren saria: Belun estudioa (plaka eta 200 €)

Herritarren saria: Nua estetika zentroa (plaka eta 300 €). Sari honetarako 1.613 bozka jaso dira, eta parte-hartzaileen artean 100 euroko 5 bono zozkatu dira.

Haur eta gazteen saria: Kids & Us akademia (plaka eta 300 €). Sari honetarako 70 bozka jaso dira, eta parte-hartzaileen artean 100 euroko 5 bono zozkatu dira.

Zorionak guztiei!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen