Santa Marina auzoko jaiak uztailaren 15etik 17ra ospatuko dira

2
1365

Argazkia: MB artxiboa. Kartela: Antolakuntza.

Datorren asteburuan Santa Marina auzoko jaiak ospatuko dira egitarau zabalarekin. Jaiak uztailaren 15ean, ostirala, hasiko dira, banderen igoerarekin eta ohiko bolo-boloarekin. Ostiralean ere buruhandiak, pintxo-potea auzoko tabernetan, Oscar Duran magoaren emanaldia eta Sin + Music taldearen kontzertua izango dira.

Larunbatean, uztailak 16, goizeko 10:00etan hasiko da jai egitaraua Motores Txarangaren dianarekin. Goizean, gainera, Egipe elkartean garagardoa eta pintxoak dastatzea, puzgarriak Santa Teresa Ikastolako patioan, poteoa auzoko tabernetan eta barbakoa Toki-Argiko jubilatuen terrazan izango dira.

Arratsaldean, futbolin txapelketa ospatuko da Monserrat tabernan, apar festa Santa Teresa Ikastolako patioan, buruhandiak eta disko higikorra txikienentzat. Gauean jaietako plater nagusia iritsiko da IlumiNAtizZren kontzertuarekin Makatzenako frontoian. Ez dira eszenatokira igoko diren bakarrak izango. Eurekin Subversion K. taldea izango da. Jaiak KROSSKO disko higikorrarekin jarraituko du Agerre plazan.

Igandea ere ekitaldiz beteta egongo da. Goizean puzgarriak eta apar festa izango dira Makatxenako frontoian eta meza Mesedeetako Ikastetxe zaharrean. Arratsaldean, bigantxak eta poniak izango dira Mentu plazan, eta barbakoa Toki-Argiko jubilatuen tabernaren terrazan. Bi kontzertuk itxiko dituzte jaiak: Mariatxien kontzertua eta Egoitz Vilena ‘El Bille’ arrasatearraren kontzertua Aguerre plazan.

Oharra: Adineko pertsonei, haur txikiei eta animaliei zor zaien errespetuagatik 3 suziri soilik botako dira. Bat jaien hasieran, beste bat herri barbakoaren hasieran eta bestea jaien amaieran.

EGITARAUA:

UZTAILAK 15, OSTIRALA

18:00 Banderen igotzea

18:30 Txokolate dasteketa eta bolo-boloa Agerre plazan

18:30 Buruhandien irteera

19:00 Pintxo-potea auzoko tabernetan

19:30 Oscar Duran magoaren emanaldia Agerre plazan

22:00 Kontzertua Sin + Music taldearen eskutik Agerre plazan

UZTAILAK 16, LARUNBATA

10:00 Diana Motores txarangaren eskutik auzo osoaren zehar

10:00-13:30 Ate irekien jardunaldia Egipe elkartearen, artisau garagardoaren eta pintxoen datatzea.

13:00 Herri poteoa Motores txarangarekin

14:00 Barbakoa Toki-Argiko jubilatuen terrazan jaia batzordearen eskutik

16:00-17:00 Futbolin txapelketa Monserrat tabernan

18:00 Apar festa Santa Teresa Ikatolako patioan

19:30 Buruhandien irteera

20:30 KROSSKO disko higikorraren emanaldia auzoko txikientzat Agerre plazan

21:00 ILumiNAtlzZ taldearen kontzertua Makatzenako frontoian

22:30 SUBVERSION X taldearen kontzertua Makatzenako frontoian

23:30 KROSSKO disko higikorraren emanaldia Agerre plazan

UZTAILAK 17, IGANDEA

10:00 Diana

11:00-14:00 Puzgarriak eta apar festa Makatzenako frontoian

13:15 Meza Mesedeetako Ikastetxe zaharrean auzoan hildako guztien omenez

14:00 Bazkaria 65 urtetik gorakoentzat Mesedeetako Ikastetxe zaharrean

18:00 Bigantxak eta poniak Mentu plazan

19:30 Barbakoa Toki-Argiko jubilatuen terrazan

20:00 Mariatxiak Agerre plazan

21:00 Egoitz Villena ‘El Bille’ren kontzertua Agerre plazan

23:00 Jaien amaiera

2 IRUZKIN

  1. Eskerrik asko jaien antolakuntzari suziri kopuruak gutxitzearren, adinekoen, arazoak dituzten haurren eta maskoten onerako. Oxala horrela egingo balitz jai eta kultur ekitaldi guztietan. Eskerrik asko!!! 👏👏👏👏👏

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen