Santa Barbara parkeko sarreran dagoen argazkiko amandrea, ehundik gora urtetan arrasatearron joan-etorriak ikusi dituena, arrisku larrian dago.
Argazkia: EH Bildu.
Urtero, dagokion Udaleko batzordean, lorezaintzatik zerrendatzen diren zuhaitz batzuei buruzko lanketa egiten da. Aurten, talde ezberdinek adostasun maila handia lortu dugu, orokorrean, baina Aretxarekin trabatu egin gara. Kontua da, azterketa bisual batetik eratorritako ondorio bezala, Aretxa botatzea proposatu zigula Cespak. Guri, beste aditu batek, azterketa bisual baten oinarrituta baita ere, hori ez zela beharrezkoa esan zigun. Gogoratu, adibidez, azaroko haizeteek zenbat kalte eragin zituzten han eta hemen, eta aretx honek ikararik ere ez. Ikuspegi kontrajarrien aurrean, beste azterketa sakonago bat egitea proposatu genuen, baina ez digute onartu. Azkenean “inausketa orokorra eta zorrotza” egitea hobetsi da, arbola zaharra hiltzea finean.
Idatzi honekin erabaki hori geroratzea eskatu gura dugu. Horren ordez, zuhaitz ederrari, inausketa arin bat eta horren jarraipena egitea. Horrela, hurrengo udazkenean gure neska-mutikoek Arrasaten bakanetakoa den ehun urtetik gorako amandrearen ezkurrak batzeko aukera edukiko lukete. Ezkur horietatik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren mintegian, aretx berriak sortuko lirateke eta, urte pare batean, aretx zaharraren oinordekoak herrian zehar landatu ahal izango genituzke.
Aretxari buruzko albiste hau interesgarria iruditzen zait, baina ez duzue ezer esango Ederlanek isuritzen duenari buruz deus esango?