Santa Agedarako ohiko diru eskaera martxan jarri dute

0
356

Aurten ere, datorren Otsailaren 4ean, Arrasateko Santa Ageda Koruak kantuan ibiliko dira herriko auzo eta baserrietan zehar. Ohitura zaharrari eutsi eta herria girotzeaz gain, ekimen honen helburua dirua biltzea da, behartsuenen artean banatzeko.

2019. urtean 7.600 euro bildu ziren, eta Parrokiarteko Caritasen bidez banatu ziren, ondoko giza multzoen artean:

  • Haur behartuen jangelak                                      1.800 €
  • Etxe alokairuak                                                    3.700€
  • Ortopedia beharrak                                              2.500€
  • Emergentzia bidaiak atzerrira                            1.500€ 

Emaitza bikain honek argi adierazten du zuen eskuzabaltasuna eta horren bila gatoz beste behin. Arren egin ezazue zuen ekarpena ondoko Caritasen kontuetan:

                                        KUTXABANK              2095.5055.55.1075081967 

LABORAL KUTXA     3035.0001.55.0010103614

 

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen