Goizetik Santa Agedako koruak Arrasateko kale eta auzoak zeharkatzen ari dira koplak abestuz. Meza goizeko 08:00etan izan da, eta ondoren parrokia ingurutik bi koru abiatu dira. Bata, Ziorla ingurutik kantari, baserriz baserri, eta beste korua Bedoña inguruan. Abeslari beteranoek eta gazteek, txistulariekin eta gaiteroekin batera, gehienbat Ziorlan eta Bedoñan ibiliko dira.
Eguerdiko 14:00etan emanaldia eskainiko dute udaletxean eta arratsaldean kantuan jarraituko dute, ohitura zaharra transmitituz. Urtero moduan, kantu eskean arituko dira egun osoan zehar abesbatzako kideak. Urtero bezala, bildutako diru guztia Arrasateko Caritasei emango zaio.






