Santa Agedako koruak irribarreak eta txaloak eragin ditu Bedoñan

0
2083

Santa Ageda bezpera abestu dute gaur 60 bat lagunek Arrasateko kaleetan. Taldea bitan banatu da: Musakolatik joandakoak eta Bedoñakoak. Uribarrin haurrekin abestu ondoren, Bedoñako landa-auzora joan da bigarren koroa, baserriz baserri. Urtero bezala, kantu eskean aritu dira eta dirua lortu dute behartsuentzat, baina baserritarren irribarreak eta txaloak jaso dituzte baita. Batzuetan eskerrak eman dizkiete, txorizoarekin, gaztarekin, ardoarekin…

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen