Santa Agedako koruak Herriko Plazan elkartu dira

0
919

Arratsaldeko 20.00etan berriro elkartuko dira Santa Ageda Koruak Herriko plazan. Goizean Arizmendiko Arimazubi eta Gazteluondoko ikasleak kaleetan zehar ibili dira koplak abesten.

Santa Agedako Koruak bildutako dirua Caritasentzat izango da. Iaz 1.900 euro biltzea lortu zuten, eta beharrak zituzten ikasle gazteen artean banatu zituzten eskola-materialaren, garraioaren eta abarren gastuei erantzuteko.

Ekarpenak egin daitezke honako kontu korronteetan:

  • Kutxabank: 2095.5055.55.1075081967
  • Laboral Kutxa: 3035.0001.55.0010103614

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen