Otsailaren 4a gerturatzen ari da, eta Santa Agedako koruek tradizioa bete beharko lukete. Zoritxarrez, Covid-19k eragindako osasun egoera dela eta, 50 urtetan lehen aldiz, koruek ez dituzte Arrasateko kaleak eta auzoak kantuz zeharkatuko.
Pandemia dela eta aurten dirua eskatzera ateratzen ez badira ere, eta pandemiak eragindako krisia dela eta, gero eta gehiago dira behar dutenak, Caritasen hurrengo kontuetan ekarpenak egin ahal izango dira.
KUTXABANK 2095.5055.55.1075081967
LABORAL KUTXA 3035.0001.55.0010103614