Santa Agedako koruak Arrasateko kaleetara itzuli dira

    0
    868

    Egoera sanitarioak Santa Ageda lehen bezala ospatzen utzi ez duen arren, Santa Ageda Koruak Arrasateko kaleetara itzuli dira gaur. Eguerdian Santa Ageda omendu dute udaletxean abestuz eta arratsaldeko 20:00etan berriro elkartuko dira Herriko plazan. Goizean Arizmendiko Arimazubi eta Gazteluondoko ikasleak kaleetan zehar ibili dira koplak abesten.

    Santa Agedako Koruak bildutako dirua Caritasentzat izango da. Iaz 1.900 euro biltzea lortu zuten, eta beharrak zituzten ikasle gazteen artean banatu zituzten eskola-materialaren, garraioaren eta abarren gastuei erantzuteko.

    Ekarpenak egin daitezke honako kontu korronteetan:

    • Kutxabank: 2095.5055.55.1075081967
    • Laboral Kutxa: 3035.0001.55.0010103614

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen