Musakola, Bedoña, San Andres, Uribarrin,… ibili dira goizean zehar eta eguerdian emanaldia eskaini dute udaletxean.
Musakolako irudiak: Izadi Ongizate / Udaletxeko bideoak: Mondraberri
Gaur otsailak 4 ditu, Santa Ageda bezpera dugu, eta ondorioz Arrasateko bi Santa Ageda koruak baserriz baserri, lantegiz lantegi, ikastetxez ikastetxe,… ibili dira. Euren kalitatezko kantu ozenekin publikoaren oniritzia jaso dute, baita behar ekonomiko larrian daudenentzako dirulaguntza lortu ere. Txistulariekin batera aritu dira, eta eguerdi partean emanaldia eskaini dute udaletxean. Arratsaldean kantuan jarraitu dute, ohitura zaharra transmitituz.













