Santa Ageda Koruek ireki dute herritarrek behartsuei laguntzeko aukera

0
675

Iaz 1.900 € lortu zituzten, Caritasi eman zizkioten eta entitate honek gazte behartsuei lagundu zien. Aurten, pandemiaren ondorioz, koruek bi saio soilik emango dituzte: udaletxean eta Herriko plazan.

Bideoa: MB Artxiboa.

Aurtengoan ere hurbildu zaigu otsailaren 4a, eta Santa Ageda koruei iritisi zaie ohitura zaharra betetzeko ordua. “Zoritxarrez, aurtengo osasun egoerak ez digu, berriz, behar den moduan ospatzen utziko”.

Santa Ageda Koruen Komisioak erabaki du bi saio egitea: “14:00etan Udaletxean, eta 20:00etan Herriko plazan abestuko dugu. Bertan jasotzen den dirua, Caritasi emango diogu berak egoki deritzon moduan bana dezan”.

Pandemia dela eta, “gero eta jende gehiago beharrean dagoenez”, Santa Ageda Koruek herritarrentzat kontu korronteak ireki ditu “nahi duenak, ahal duen neurrian bere ekarpena egin dezan, iaz bezela”.

“Iaz 1.900 € jaso ziren eta ikasle gazte behartsuen artean banatu ziren, ikasketa materialak, garraioa, etab.” ordaindu ahal izateko.

  • Kutxabank: 2095.5055.55.1075081967
  • Laboral Kutxa: 3035.0001.55.0010103614

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen