Ziorlako Jai Batzordeak antolatuta, lasterketen harira pertsona ugarik Mararen aldeko ekimena babestu dute ekonomikoki. Lasterketan Nerea Baena izan da emakume azkarrena, Mikel Velasco gizon azkarrena, eta mozorro onenaren saria Ines Aldayk jaso du.
Argazkiak: Jai Batzordea eta MB.
Antolakuntzak adierazi du 213 helduk eta 225 haur zein gaztetxok hartu dutela parte gaurko probetan.

Mararen bizitzaren aldeko borrokan, Susana ama eta Sulima lagunak laguntza ekonomikoa jasotzen aritu dira.

Hitzeman bezala, Arrasate Atletiko Taldeak ere ekonomikoki lagundu du, eta gaur taldeko lehendakaria Jon Ormaetxeak Susanari eman dio.

Gogoan izan mesedez zapatu honetan, urtarrilaren 4an Mararen Aldeko Egun handia ospatuko dela, guztiontzat zabalik.

Gaurko helduen lasterketari dagokionez, nabarmentzekoa da 84 urteko Marijo Gilek ere parte hartu duela.

Sari banaketan, hiru sari nagusiak banatzeaz gain, zozketako opariak ere banatu dira jendartean eta umore onean.

Antolakuntzak eskerrak eman dizkie “gaur Musakolara etorri zareten partaide eta laguntzaile guztiei!! Zoragarria izan da!”.














Emakume azkarrena: Nerea Baena.

Gizon azkarrena: Mikel Velasco

Mozorro onenaren saria: Ines Alday


Zozketetako zenbait irabazle:




Albistea osatzen gabiltza




