Sanjoanetako bertso saioa ospatuko da, tartean Arrasateko 3 emakume

0
241

Kartela: Lanku – AED / Beheko testua: Arrasate Euskaldun Dezagun.

Jaietako ohiturari eutsiz, AED elkarteak bertso jaialdia egingo du San Joanetan, ekainaren 25ean eta 12:30ean, Seber Altube plazan. Aurtengo saiotik herrikoen parte hartzea nabarmendu nahiko genuke. Izan ere, bertsotan ariko den Ane Zuazubiskar ez ezik gai jartzaile lanetan ariko diren Olatz Zuazubiskar eta Maria Oses ere bertakoak ditugu. Horiez gainera, Jone Uria, Xabat Illarregi eta Xabi Igoa aramaioarra ariko dira oholtza gainean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen