Argazkia: Sandra Melero / Beheko testua: Artgazki elkartea.
Gaia
Argazkien gaia 2024ko Arrasateko San Juan jaiak izango da. Beraz, argazkiak jai hauetan egindakoak izan behar dira.
Izen-ematea
Izen-ematea dohainik izango da eta nahi duten guztiek parte hartu ahal izango dute lehiaketan. Artgazki elkarteko bazkide eta zuzendaritzako kideak ere aurkeztu ahal izango dira, betiere epaimahaikoak ez badira.
Argazkiak aurkezteko epea ekainaren 29an amaituko da 22:00etan.
Gehienez ere, bi argazki aurkeztu daitezke eta lehiaketak@artgazki.org helbidera bidali beharko dira.
Argazkiekin batera datu hauek bidaliko dira: izen-abizenak, helbide elektronikoa, telefonoa eta argazki bakoitzaren izenburua.
Argazkien ezaugarriak
Zuri-beltzean zein koloretan egindako argazkiak aurkeztu daitezke.
Berariaz debekatuta daude argazki muntaien bidez, baita IAren bidez sortutako argazkiak, eta baztertuta geldituko dira, epaimahaiaren ustez manipulatuak izan diren argazkiak. Zehazkiago esanda, argazkiei ezin zaie zati bat erantsi, kendu edo tokiz aldatu.
Parte-hartzaileek bermatu beharko dute lehiaketara aurkeztzen dituzten argazkiak bereak direla.
Argazkiak aukeratu eta epaia ematea
Epaimahaiak eskubidea dauka oinarri hauekin bat ez datozen argazkiak baztertzeko, bai eta ere bere iritziz gustu txarrekoak edo iraingarriak direnak lehiaketatik kanpo uzteko eta ez argitaratzeko.
San Juan jaiak amaitu eta hurrengo astean aukeratuko ditu epaimahaiak lehiaketako irabazleak. Argazkigintza eta arte alorretako adituek osatuko du epaimahaia.
Sari banaketa uztailaren 7an, igandea, izango da, 19:00etan Arrasateko Kajoi tabernan.
Ezinbestekoa izango da saridunak edo saria jasotzeko baimena duen pertsona bat bertaratzea, ezinbesteko arrazoiengatik izan ezik.
Argazkien eskubideak
Artgazki elkarteak, lehiaketaren antolatzaile den aldetik, bermatzen du egileen datuak modu egokian erabiliko dituela, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoa (LOPD).
Antolatzaileek argazkiak erreproduzitzeko eskubidea izango dute, informazioa zabaldu edo jardueraren bat sustatze aldera, bai eta lehiaketa honetan parte hartutako argazkiak erakusteko ere, betiere egilearen izena aipatuta. Era berean, antolatzaileek Arrasateko Udalari eman ahalko dizkiote lehiaketa honetara aurkeztutako argazkiak. Arrasateko Udalak, berriz, ezin izango dio beste inori eman argazkiok egilearen baimenik gabe.
Sariak
Argazki onenak:
- saria: 250 € eta trofeoa.
- saria: 150 € eta trofeoa.
- saria: 75 € eta trofeoa.
Argazki originalena: 75 € eta trofeoa.




