Sane Fisioterapia orain ere Arrasaten: “Pertsonen ongizatean egiten dugu lan”

0
2543

(Publierreportaia) Sane Fisioterapiak zentro berri bat ireki du, Arrasaten. 2010 urteaz geroztik Bergaran martxan dagoen negozioa da, eta Debagoieneko beste leku batzuetako bezero kopurua handitu denez, zentro berri hau Arrasateko Usaetxe plazan irekitzea erabaki dute. Ane Remediosek eta Ane Corantik Sane Fisioterapiaren ibilbidea eta eskaintza azaltzen dizkizute:

Noiz hasi zen Sane Fisioterapiaren ibilbidea?

Sane Fisioterapia duela 12 urte Ane Remedios eta Ane Corantiren artean sortu zen bizi proiektua da. Ikasketak amaitu berri, lan munduan esperientzia handirik gabeko bi ume moko ginen arren, ausardia, ezjakintasun, ilusio eta batez ere gure lanareriko maitasun dosi handi batez bultzatuta jaio zen Sane, gure senideen ezinbesteko babesarekin. Hasierak ez ziren errazak izan, ezta gerokoak ere…

2010ean, Bergaran hasi ginen, nahiko ezkutuan zegoen lokal xume batean. Gure burua aurkeztu eta egiten genuen lana ezagutaraztera emateko hitzaldi-mordoxka eskaini genituen, baita gure arloarekin lotutako bailarako profesionalei ezkutitzak bidali ere; ginekologo, urologo, digestibo…. Hor lehen izerdiak!

Poliki-poliki, egindako lanari eta ahoz ahokoari esker, hazten joan ginen, eta 2015ean Bergaran bertan lokalez aldatzeko apustua egin genuen gaur egun bertan daukagunera. Momentu hartan negozio bat eramateak suposatzean zuenaz jabetuz, urduritasunez, ausardia eta energia dosi handia, ilusioa, konfidantza, gure ogibidearekiko maitasuna eta lanerako grina gogoratzen ditugu.

Ondoren dena hankaz gora jarri zuen pandemiarekin batera, Sane Fisioterapiak 10 urte bete zituen. Urte hauetan guztietan ikasitakoarekin 2021an Mirenekin batera Arrasateko proiektuari forma ematen hasi genion eta 2022ko uztailaren 11n ireki ditugu Sane Arrasateko ateak, Bergarako Sane aitzindari eta erreferente dugularik.

Nortzuk osatzen duzue lantaldea?

Gaur egun, Sane fisioterapia Ane Remedios, Ane Coranti, Miren Errarte, Garazi Bedatse Barberan, Anabel Urkiola eta Ander Arroyok osatzen dugu. Lehen bostok Fisioterapian graduatuak gara eta zoru pelbiko arloan espezialistak. Ander berriz, Kirol Zientzietan graduatua da, lesioen errekuperazioan eta entrenatzaile pertsonal gisa jardungo da. Gure helburu nagusia beti izan da pertsona/ pazientea, gizatasunez zaintza oinarrian dugularik, arreta pertsonalizatu nahiz profesionala eskainiz artatzea.

Zein zerbitzu eskaintzen ditu Sane Fisioterapiak?

12 urteko ibilbidea izanik, urte hauetan guztietan gure espezialitatearen konplementu gisa formakuntza mordoxka egin ditugu eta horrek gure eskaintza biziki aberasten du. Orokorrean, pertsonen ongizatean egiten dugu lan. Horrela, bezeroaren beharrak entzun ostean, hoberen dagozkion lan-tresnak eskaintzen dizkiogu bere helburuak bete ahal izateko, gu bidelagun izanda.

Dena den, esan bezala, fisioterapia uroginekologikoan (emakume nahiz gizonezkoetan), haurdunaldi eta haurdunei dagokien tratamenduetan eta erditze osteko errekuperaketan adituak gara, besteak beste. Honela, profil eta gaitz askoren aurrean erantzun bat emateko gai gara; zoru pelbikoaren ahultzean, inkontinentzia kasu desberdinetan (gernu, haize eta gorotzenak), espazio abdominaleko zirugien errekuperazioan, arazo digestiboetan, min pelbikoetan, perineoan zikatrizak direnean, haurdunaldi nahiz erditzerako prestaketan, erditze osteko errekuperaketan, postura desegokiak direnean, sexu-harremanetan mina dagoenean…

Horrez gain, gure helburua pertsonaren ongizatea dela kontuan hartuta, fisioterapia orokorra eskaintzeaz gain, urte osoan zehar martxan diren taldekako saioak ditugu; Hipopresiboak, TAD eta 5P metodoa, k-stretch saioak eta haurdunaldiko ariketa terapeutiko saioak.

Arreta pertsonalizatua ziurtatzeko asmoz, beti talde murriztuetan arituko gara.

Gainera, Arrasateko Sanen, zerbitzu berri bat gehitu dugu, entrenamendu pertsonala. Honetarako, Kirol Zientzietan graduatu eta balorazio funtzional eta erreadaptazioan masterra egin duen Ander Arroyo izango dugu entrenatzaile. Berarekin fisioterapiako saioen ostean indarra edo espezifikoagoa den zerbait lantzeko aukera egongo da, baita fisioterapiarik gabe, entrenamendu fisikoak egiteko aukera ere.

Honetaz guztiaz gain, hitzaldiak, tailerrak eta askotariko kolaborazioak egitea aurreikusten dugu, profesional ezberdinekin, eta beraz aukera zabala izango da.

Ba al dago zuen eskaintzan zerbitzu ezberdinik?

Esan bezala, fisioterapia orokorreko gaitzak artatzeaz gain, espezifikoagoa den fisioterapia uroginekologikoa (emakume zein gozinezkoetan), haurdunaldi eta haurdunei dagokien tratamenduak eta erditze osteko errekuperaketa zerbitzuak eskainiko ditugu, eta Arrasaten, hauei dagokienez, hutsune bat dagoela esango genuke.

Gizartea, eta emakumea, aldaketa momentu batean aurkitzen den honetan hedatzen da Sane Fisioterapia, sortzen ari diren behar bereziei erantzun bat emateko asmotan. Gure burua zaintzearen garrantziaz jabetzen hasi gara, eta Sane fisioterapiatik zaintza horretan bidelagun izan nahi dugu. Gero eta jende gehiagok ezagutzen du zer den zoru pelbikoa eta hau osasuntsu mantentzearen garrantzia, eta bestalde, kirol-munduan emakumeak gero eta presentzia handiagoa du.

Esango genuke zerbitzu ezberdina dela eskaintzen duguna.

Gainera, 2022ko uztaila irekiera hilabetea izanik, bono bereziak, tailer eta hitzaldi ezberdinen eskaintza berezia atera dugu.

Zergatik zabaldu zarete Arrasatera?

Bergarako zentrora bailarako leku ezberdinetatik gero eta jende gehiago etortzen zela konturatu ginen. Toki horien artean Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatza zeuden. Zerbitzu honen inguruan bailarako herri jendetsuenean hutsunea zegoela ikusi eta taldean hitz egin ostean zerbitzua handitzea erabaki genuen. Gainera, espazio handiago bat diseinatu dugu behar den dibulgazioa gauzatu eta urte askoan tabu izan diren gai ezberdinei oihartzuna emateko.

Non aurki zaitzakete bezeroek Bergara zein Arrasaten?

Bergaran Iparragirre 4an edo 688 63 37 32 telefono zenbakian.

Arrasaten Usaetxe plaza 5ean edo 613 26 71 86 telefono zenbakian.

Gainera, Facebook zein Instagramen @sanefisioterapia kontuan jarrai gaitzakete edo www.sanefisioterapia.com-en.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen