AKE Squash taldeak antolatuta, partidak herenegun eta atzo jokatu ziren Antoñako kantxetan. Sari banaketan opari batzuk zozkatu ziren, goiko argazkiak erakusten duen bezala.
Beheko argazkia: Euskadiko Squash Federazioa.
Euskadiko Squash Txapelketa Nagusia jokatu zen herenegun eta atzo Musakola Kiroldegiko Antoñako kantxetan.
Guztira 37 kirolak eman zuten izena, tartean 4 emakumek, baita junior kategoriako 2 jokalarik ere.
Izena eman zutenek Gipuzkoa, Araba, Bizkaia eta Nafarrokoak dira eta Euskadin federaturik daude.
Gizonetan irabazlea Eibarko Alberto Ferreiro izan zen eta emakumeetan Iruñeko Sandra Perez. Antolakuntzak sariak banatzeaz gain, zenbait opari ere zozkatu zituen ekitaldian.
Urdaiazpiakoa Iruñeko David Marin Ederrari tokatu zitzaion, eta goiko argazkiak erakusten duen bezala, pozik jaso zuen oparia. Zorionak guztiei!
