Musakolako Alkatetzak antolatuta, etzi (larunbata) lasterketa herrikoiak ospatuko dira, Legarre plazatik. Haurren izen-ematea Internet bidez edo egunean bertan egin ahalko da. Helduen izen-ematea egunean bertan.
Beheko testua eta kartela: Antolakuntza / Argazkia: MB artxiboa.
Izena emateko:
Helduak (+16 urtekoak) egunean bertan 11:00-11:45. Lasterketa 12:00etan hasiko da.
Umeak (2-15 urte bitartekoak) egunean bertan 9:30-10:00 eta beheko estekan. Umeen lasterketak 10:00etan hasiko dira.
Helduen artean, oparien zozketa egongo da! Horrez gain, hurrengo hauek oparia izango dute:
Mozorro onenari
Helmugara iristen den lehenengo emakumeari
Helmugara iristen den lehenengo gizonari
Eta zu, zertaz mozorrotuko zara?? 2022ko abenduaren 31n Legarra plazan ikusiko gara!! (Ziar-ola elkarte ondoan
)
—— *DOHAINIK* ——-
Haur probetarako izena emateko
